XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsa ezazu herriko agintaria zarela.

Zein seinale berri edo agindu emango zenituzke?.

Asma itzazu batzuk: Autoentzat / Animalientzat / Irakasleentzat / Gurasoentzat / Neska-mutikoentzat...//.

Aginduak gehienetan aurrean dugunari ematen dizkiogu, beraz bigarren pertsona erabili ohi dugu: - Zu, hartzazu kopa hori!.

- Joan hadi pikutara!.

- Ekarzue baloi hori hona!.

- Ez iezaiozue adarrik jo!.

- Alde egin ezak azkar!.

- Jakizue zertan ari naizen!.

Hala ere zenbaitetan beste pertsona bati, hirugarrenari edo norberari zuzenduriko aginte eta erreguak ere egin ditzakegu: - Bekite guztiek zer den beharrezkoa!.

- Egin bedi zure nahia....

- Ene! Has nadin lanean, bestela....

- Har dezala nahi duena!.

- Egin ditzagun pakeak!.

- Bekar azkar ekarri beharrekoa...!.

Irakasle, AGINTERAko forma hauek ere ez dira oso erabiliak, baina ezagutzea komenigarri da.

Beraz forma erabilienetan (eramak, eramazu, eramazue, ekarzu, ekarzue, ekar itzak, ekar itzazu, jakizu, jakizue...) pixka bat ahalegindu eta besteak aztertu eta ikusi eta adibideren batzuekin frogatu, baina indar gehiegi hor galdu gabe.